energía química
- 1. Fis.
Atomo eta molekulen egituran metatutako energia, erreakzio kimikoen bidez aska edo meta daitekeena. Erreakzio kimiko askotan, bero-energia eman (erreakzio endotermikoa) edo askatu (exotermikoa) egin behar da. Energiaren kontserbazioaren legearen arabera, energia beste nonbait handitu (metatu) edo txikitu (galdu) behar da, hurrenez hurren. Hain zuzen ere, erreakzioan parte hartzen duten produktuen atomoak berrantolatzeko behar den edo horretan askatzen den energia da energia kimikoa. Adibidez, erregaien errekuntzan konposatuek oxigenoarekin erreakzionatu eta konposatu txikiagoak sortzen dira, eta prozesu horretan beroa askatzen da.